XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken urtea oso gogorra izan da -adierazten dute- Bartzelonan bizi izan gara Olinpiadetarako prestatzen, eta egunean zortzi bederatzi orduz gogor entrenatzea jakinda azkenean selekzio bat egingo zela eta agian kanpoan geldituko ginela... hori benetan gogorra da eta gogoratzen dira ia azken momentura arte iritsi eta bidean gelditu direnekin.

Batzuentzako drama bat zen.

29, 28 urte zituen batentzat, denbora luzez horretan aritu ondoren, jakitea ez zuela aukerarik izango Olinpiadetan parte hartzeko...

Benetan oso, oso gogorra da.

Baina taldea hamaseikoa zen besterik ez, eta hamasei horien artean sartu ondoren, denen asmoa ahalik eta saririk handiena lortzea izan zen.

Inork ez zuen espero

Guk ezik beste inork ez zuen espero gertatu dena gertatzea esplikatzen dute -esaten genuenean posibilidade asko genituela inork ez zigun sinesten.

Kalkuluak, ordea, ondo eginda zituzten.

Preolinpikotan nabarmendu zen zuten maila altua zela, oso.

Gero gauzak ondo atera ziren, Olinpiadetako talde txapelduna, Australia, eta Munduko txapelduna, Holanda, finaletik kanpo gelditu zirenean oso garbi ikusi zuten urrezko dominak eskuratzeko aukera handia zutela.

Azken partidua Alemaniako talderen kontra jokatu zuten eta kontatzen dutenez, bigarren gelditzea egundoko disgustoa izango zen.

Alemaniarrak negarrez igo ziren podiunera...

Finalera iritsiez gero garaipena da helburu bakarra.

Zertaz pentsatzen zuten podiun gainean galdetzean, zer erantzun ez dakite.

Alde batera eta bestera begiratzen duzu eta ez duzu ezer ikusten.

Bakoitzak bere familia bilatzen saiatzen da, ikuslegoaren artean, baina ezin duzu sinestu han zaudenik, zuri gertatzen ari zaizunik...

Eguneroko bizitzara itzuli

Olinpiadatako ametsa bukatu da eta pixkanaka eguneroko bizitzara itzultzen hasi dira.

Berriz entrenamenduak, bidaiak eta partiduak.

Baina kirolarekin batera ikasketak dira oraingo kezkarik handiena.

Maiderrek IVEFen ikasi ahal izateko sarrera-azterketa gainditu behar zuen elkarrizketa hau egin eta handik egun batzuetara eta Nagorek Bartzelonan zuen zita, Batxillera bukatzeko zintzilik gelditzen zitzaizkion hiru asignaturekin.

Urrezko dominaren istorioarekin aztertzaileei bihotza biguindu eta eskuzabalagoak balira, orduan bai bukaera biribila...

Pepo, Mari Ayestaran eta Arantxa Urruzuno dira besteak beste entrenatzailerik maitatuenak.